Heldu den apirilean eginen duen biltzarrean erabakiko du Baterak geroari begira ematen dituen urratsak

Publié le par BATERA

Joan den martxoaren 14an eta 21ean eginiko bozketa arrakastatzat jo dute, atzo Baionan eginiko agerraldian, Batera plataformako ordezkariek. Orotara 34 000 herritarrek parte hartu dute Euskal Herrian lurraldeelkargoa sortzeko egitasmoari buruz bere iritzia emateko proposaturiko herri galdeketan. Horietarik 27 000 baietz errantzun dutelarik. «Lehen 32 000 sinadura bilduta, eta oraingoan kasik 35 000 bozka eskuratuta, ardurarekin jokatu behar dugu» azaldu du Jakes Borthairuk.

batera_bilana_04.jpgGaizka IROZ argazkia.

Bateraren ustez akatsa handia litzateke «deus egin gabe ea zer gertatzen den zain gelditzea«. Horregatik, heldu den apirilaren 17an biltzarra eginen dute Ezpeletak geroari begira ematen dituzten urratsen karietara gogoeta egiteko.

Izan ere, atzoko agerraldia, batikbat eskertu nahi izan zuten kontsulta antolatzeko jaso duten sostengua. Lehenik eta behin auzapez, herri kontseilari eta oro har hautetsiengandik jasotako laguntza eskertu dute.


Jean-René Etchegaray-ek eta Sauveur Bachok nabarmendu dutenez, hautetsien iritzia aintzat hartu behar dute lurralde antolaketari buruzko erreforma egiteko orduan.

Martine Bisautak, bere aldetik, hauteskundeetan gero eta abstenzio handiago denean, Bateraren kontsultak «ariketa demokratikoa» izan dela eta emaitzak erakusten duela «herritarrak hunkituak sentitzen direnean, eztabaida politikoan parte hartze dutela» goraipatu du.

Panpi Dirassarrek kontsultan bozkatu duten guzier bere eskerrak eman dizkie «baita ere ezetz esan diguten 6 625 herritar horier». Eskerrak luzatu dizkie ere kontsultaren gastuak ordaintzeko Gonzalo Etxebarria, Mattin Partarrieu, Irkus Robles eta Kepa Akixo artistei, artelanak emateagatik. Azkenik kontsulta gauzatu ahal zaiteko 1.164 heritarrek bolondres eginiko lana goraipatu du Bateraren bozeramaleak.

Azkenik, Nicolas Blainek plataformak eginiko kontsultaren xifra nagusiak oroitarazi ditu: hiru lurraldetakao hauteslegoaren % 89ak parte hartzeko aukera izan du. 34.610 herritarrek (%17,89) erantzun diote Baterak pausatutako galderari, horietarik 27.072 (78,22%) baietza esan dutela.

www.kazeta.info

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article