BATERAko mobilizazioen historia

Publié le par BATERA

 

 

 

BATERAko mobilizazioen historia

 

 

BATERA plataforma 2002ko abenduaren 14an antolatua izan zen Baionako Komertzial eta Industrial Ganberan. Ipar Euskal Herriko jendarte zibilaren zati handi bat ordezkatzen zuten 110 elkartek izenpetu zuten haren agiria. Memento hartako suhartasunaren ulertzeko, Sud ouest egunkarian argitaratu ziren artikuluen berrirakurtzea aski izanen da… Hona pasarte batzuk :

 

« Baionako KIGko auditoriuma leporaino beterik zegoen larunbatean. Jendea nasai, baina ere suhartasunez eta esperantzaz alai, antolatzaileek oroitarazi duten bezala, memento historiko bat izanen denaren aitzinean. Alabaina, Euskal Herriko mugimendu aldarrikatzaile ezberdinek, orain arte bakoitza bere alde ari zirenek, eskuz esku emanik plataforma bat antolatu dute, deserdirakuntzaren karietara Euskal Herriaren aldarrikapenak kondutan har ditzaten galdatzeko. Gauza ezaguna da : elkartzeak indarra dakar : Euskal Departamendua, Euskal Herriko Laborantza Ganbara, Euskararen ko-ofizialtasuna eta Euskal Herriko berezko Unibertsitatea aldarrikapen bereiztezinak dira hemendik aitzina, BATERA deitua den plataforman elkartuak baitira. »

 

« Hizlari ezberdinek, Maixan Mercapidek, euskararen alde lan dagiten elkarteek osatu Euskal Konfederazioaren izenean, Andde Darraidouk, Euskal Departamenduaren aldeko Hautetsien elkartearenean, Michel Berhocoirigoinek ELB sindikatuarenean eta Juliette Bergouignanek Unibertsitatearenean, denek Euskal Herriko hautetsien, elkarte eta sozio-profesionalen sendimendua agertu dute : hots nehork ez duela orain arte Gobernuari egin dizkion galderentzat erantzunik ukan. »

 

« Tokiko libertateen sailean Bordelen egin jarraldietan Euskal Herriko ordezkariek bertan zeuden Gobernuko Ministroei egin zizkieten galdeek isiltasuna ukan zuten ; Andde Darraidou baten hitzetan isiltasun hura gutiespen edo berdin irain bilakatu da, bi ministro ohik ( e.o. : François Bayrou eta André Labarrère) eztabaida aldia utzi zutelarik Saliesen. »

 

Gutiespena edo mespretxua, hitz hori anitz aldiz erabilia izan zen eta BATERA sortzearen eragile bilakatu.

 

2003an

gertakari ugari izan zen :

 

  • Otsailaren 1a : 7000 manifestatzaile Baionan euripean.
  •  
  • 2003ko maiatzean (27) : eztabaidak ipar Euskal Herriko herriko etxeetan, Sarcosyk Euskal Herrira egin zuen bisitaren aitzinsolas gisa. Erreferendum baten galdea, Korsikan antolatu zenaren gisakoa. Ipar E.H.ko herriko etxeetarik 2/3ek ateak idekitzen dituzte. Besteetan ere eztabaidak egiten dira, baina beste toki publiko batzuetan.
  •  
  • 2003ko uztailaren 6an : EHZ festibalakari, erreferendum baten antolaketa Arrosako herriko etxean : 165 alde, 1 kontra.
  •  
  • 2003ko urriaren 11n : 9000 manifestatzaile Baionan. 600 pertsona ados dira toki publikoak okupatzeko.

     

    BATERAren Biltzar Nagusiak ekintza sail berri bat iragartzen du : erreferendum bat antolatzearen eskaera eta Euskal Herriko Laborantza Ganbera baten sorkuntza. Pariseri buruzko martxa eta desobedientzia zibileko 4 ekintza ; epe ertainean (2010) ipar Euskal Herriko instituzio berezi eta paralelo baten sortzea eta tokian ezartzea.

     


    2004a

    laborantza ganbera paraleloaren tokian ezartzeak markatuko du eta 2005eko urtarrilaren 15ean sortuko da Euskal Herriko Laborantza Ganbara. Honen helburua laborantza baserritar eta iraunkor baten garatzea, ipar Euskal Herriko lurraldearentzat hitzartu hazkunde baten bidetik. Euskal Herriko Laborantza Ganbara botere publikoen nagikeriari eta gutiespenari ihardesteko sortua izan da, hauek, ipar Euskal Herriaren heineko laborantza ganbera baten sortzea ukatuz, ez baitute ipar Euskal Herriko laborari gehienen nahikundea errespetatu.

    Euskal Herriko Laborantza Ganbararen izaiteak berak, beraren errotzeak, hala nola baserritarren ala gainerako jendartearen mailan daukan arrakastak, nehoiz baino gehiago instituzio publiko baten beharra erakusten du, laborantza mailan gaitua eta berezkoa ipar euskal lurraldearentzat. Lau urteko izaiteak argi frogatu du Laborantza Ganbararen misioneak eta egintzak osoki dinamika horretan sartzen direla.

     


    2005eko urriaren 25a

     : ipar Euskal Herriko auzapezen %64 euskal Departamenduari buruzko herri galdeketa bat egitearen alde agertzen dira. 159 auzapezetarik 131k erantzun dute.

     


    2006ko maiatza

     : 46000 sinadura biltzeko xedez abiatu den kanpaina (Pirinio Atlantikoetako hautesleen %10).

     


    2006ko urria

     : 21000 sinadura. Ipar Euskal Herriko hautesleen %10a 5 hilabetez lortzen da.

     


    2007ko martxoa

     : 26000 sinadura. Lehendakaritzarako 21 hautagaietarik 11 kontsultaren alde agertzen dira.

     


    2007ko ekaina

     : 29000 sinadura (ipar E.H.ko hautesleetarik %12,5). Legebiltzarrerako 3 bozka eremuetan aurkezten diren 19 hautagaiek, joera politiko guzien ordezkatzaile izanik ( PS,Modem, UMP, abertzale, berde, eta beste) urraspide hori sostengatzen dute eta gutunez lehen ministroari eta Lehendakariari kontsulta horren bideratzea galdegiten diete. Alliot Marie anderea, duela zenbait egun arte dosieraren arduradun zena, ez da BATERAren ordezkariekin harremanetan jarri ; alta Fillonek horretaz enkargatua zuen, plataformak eskuratu zuen gutuna lekuko.

     


    2008ko martxo

    a : 36000 sinadura (hauetarik 35000 ipar Euskal Herrian, bertako hautesleetarik %15). Kantonaletan, joera politiko ezberdinak ordezkatzen zituztenak 23 hautagai (PS, Modem, abertzale, besteak) jendea euskal departamenduari buruz kontsultatzearen eta BATERAren aldarrikapenen alde agertzen dira.

     

    Urte bat honetan, BATERAk markatzen du urratsa. 36000 sinadurak erabiliak izaitearen zain daude… Euskalgintzak bere aldetik mobilisapen bat prestatua dauka sartzerako, EHLG bere zaintza prestatzen ari du datorren dei-auzirako, unibertsitarioek zailtasunak badituzte beren burua entzunarazteko…

     

    Aktualitateak atzeman gaitu… BALLADUR txostenak, 2009ko otsailean publikatuak, frantses Estatuaren erreforma proposamen andana bat badakar, batez ere eskualdeei, departamenduei eta lurraldeei buruz eginak direnak. Txosten horren gehigarrian agertzen da tokiko elkargoen erreformarako lege xedea ; Errepublikako Lehendakariak berriki jakinarazia du udazkenean testu bat helaraziko diola diputatuen biltzarrari eztabaida dezan.

     

    Nahiz eta BALLADUR jauna Hautetsien Kontseiluko eta Garapen Kontseiluko lehendakariekin mintzatu zen, txostenak ez du aldi bakar batez ere Euskal Herririk aipatzen. BATERA sortu zuen mespretxua beti hor dago. Berriz ere mobilizatzeko ordua da. BATERA jokatzeko gai izanen dea ?
     BATERA ote da frantses Estatuaren gutiespenari ihardukitzeko biderik hoberena?
    Galde horiei ere erantzun beharko diegu egungo biltzarrean…

 

 

 

Publicité
Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article