Aurkezpena

Publié le par BATERA

BATERA PLATAFORMA

Batera plataforma 2002ko abenduaren 14an antolatua izan da Baionako Komertzio eta Indus-triako Ganberan . Hitzarmena 110 elkarte, sindikatu eta mugimendu ordezkarik, bai eta ipar Euskal Herriko jendartearen zati handi batek izenpetua du. Dokumentu hori lau helbururen inguruan egituratua da : euskararen ko-ofizialtasuna, Euskal departamenduaren, Laborantza Ganberaren eta berezko Unibertsitatearen sorkuntza. (Hemen klika ezazu lau aldarrikapen horien ikusteko). Oinarrian lau talde dira Batera osatzen dutenak : Euskal Departamenduaren alderako elkartea, Hautetsien elkartea, Euskal Konfederazioa, ELB sindikatua eta Unibertsita-teko irakasleen, ikertzaileen eta teknikarien kolektiboa. Elkarren arteko lotura bakarra  hurbil-tasuna da.

Zenbait hamarkada honetan, eskakizunak, bilkurak, hautetsien jarrera eta ekinemak, bereizke-ta politikoak gaindituz eskuineko, ezkerreko, ekologista ala abertzale pertsonalitateak biltzen dituen plataforma, milaka jende bildu dituen manifestaldiak denak hor dira erakusteko aldarri-kapen horiek zer garrantzia ukaezina duten Euskal Herriko jendetza handi batentzat. Bide ba-ketsuak baizik ez erabiltzea eta ahalik eta adostasunik zabalena sistematikoki bilatzea eredu-garriak dira bere historia bortizkeria oroz nahasirik daukan Herri batean.

1999ko urriaren 9an, 12000z goiti jende ibiltzen da Baionako karriketan Euskal Departamen-dua aldarrikatzeko. Hiru urte geroago, dosiera lo dago. Orduan, elkarte batzuek erabakitzen dute, beraien aldarrikapenen ezberdintasunagatik, Batera deitu plataforman elkartzea.

Zergatik departamendu bat ?

Gaurko departamendua 1790eko otsailaren 8an finkatua izan zen legez eta ere lehen egunean berean borrokatua. Manex Goihenetxek hala dio bere ‘Euskal Herriko Historia Orokorra’-ren IV. liburukian. 1789an, hiru ‘ euskal probintzien arteko’ departamendua denek igurikatzen zuten euskaldunen aldetik. Dioenez, ’ puntu berezi horrek sortu desilusioak du beharbada finkatu euskaldunen eta Iraultzaren arteko lehen bereizketa, alta beronen baitan esperantza handiak ezarriak zituztelarik.’

Euskal departamenduak ezagupen instituzional bat eta pisu politiko bat dakar, garapen ekono-miko bat, euskal eta gaskoi kulturentzat laguntza bat hobeki kalifikatua, Euskal Herri barnea-ren eta itsasaldearen artean elkartasun handiago bat, mugaz bi aldeetako elkar laguntza handi-ago eta ondoriotsuago bat, eta azkenik, zerbitzu publikoen egokitzapen bat.

Laborantza Ganbera halaber auzapezen, udal kontseiluen eta Euskal Herri barneko laborarien gehiengo zabal batek sostengatzen du. Euskal Herriko Hautetsien Kontseilua, sorkuntza hori dekretu ministerial baten esku zelakoan adituen iritziz, Euskal Herriko Laborantza Ganberan barne sartu da, tokiko askatasunen jarraldietan parte harturik. Chirac hautagaiak ere bere egin zuen aldarrikapen hori ‘Euskal Herriko Kazeta’ri erranez : « Euskal Herriko Laborantza Gan-berak hurbiltasun handiago bat eta euskal itsasaldeko berezitasunen ordezkaritza hobe bat segurta lezake. »

Baionako Unibertsitate gunea berezko Unibertsitate bilakatzea unibertsitari askoren gogoeta baten fruitu da, berorren baitan baitakusate hauek Euskal Herriaren garapena eta kanpotik ikasbide berezietara etorri ikasleen bilgunea.

Euskararen ko-ofizialtasuna frantses Errepublikako Konstituzioan barneratzea da gure hizkun-tzaren iraupenaren garantia. Hortik kanpo garapen guti berarentzat. Irakaskuntza publikoaren alde Langek publikatu zirkularren kontra Estatuko Kontseiluak hartu erabakiak beldurgarriak dira erreglamendu mailako aitzinapen ororentzat. Hizkuntza gutituen Europar Karta ez berres-tea erabaki zuen Kontseilu Konstituzionalak eta horrek euskararen alderako legeztapen guziak ezabatuak izateko bidean ematen ditu.

46000 izenpeduren kanpaina

2006ko apirilaren 8a : Euskal Herriko auzapezen sostengu azkarra lagun, hauetarik bi here-nak euskal departamendu baten egitearen alde agertu baitziren iragan urrian eta Kontseilu Orokorreko lehendakariak ezetza eman ondoren, Batera plataformak beste urrats bat gorago ematea erabakitzen du. Iritzi zundaketen, manifestaldien, Euskal Instituzio baten sortzearen aldeko auzapezen eta udal kontseiluen bozkaldien ondotik, 46000 sinadura Euskal Herrian eta Biarnoan biltzeko kanpaina abiatzen du. Sinadura horiek Pirinio Atlantikoetako bozemaileeta- rik %10 ordezkatuko dituzte, 2004ko deserdiratze legeak eskatu bezala, gero Kontseilu Oro-korrari bere lurraldean erreferendum baten antolatzea eskatzeko.

Zorroztasun handiko lehiaketa bat da, ezen nor bakoitzaren eskakizunak bana bana ikustatuak izanen baitira, izenpetzaileak Pirinio Atlantikoetako hautes zerrendetan izendatuak direla egi-aztatzeko. Beraien hautes zenbakia eskakizun txartelean ekarria izanen da, horrela pertsona berak ezingo baitu bi aldiz izenpetu. Sinadurak bildu ondoren, eskakizunari emanen zaion jarraipena Kontseilu Orokorraren bulego erabakitzailearen esku geldituko da.

Historia hurbilean politikari guziek ukatu dituzte galde horri buruzko beren engaiamenduak. Oroit zaitezte : Mitterand hautagaiaren 101 proposamenetan barne zen jada 1981ean ! Oroit oraino, nehoiz burutu ez zen sozialist taldearen lege proposamenaz, Jospinen hitzemaiteaz Euskal Herriko hautetsien gehiengoa alde izanez gero departamendua sortuko zuela zioenaz. Baina, hautetsiak alde izanik ere, aldian aldiko zundaketa errepikatuak alde izanik ere, Baio-nan 12000 jendez gorako manifestaldiak eginik ere, ez da deus gertatu…

Euskal Herrian bota dugun erronka aipagarria da, baina ez da lortzeko errexa. Orain arte, 25000 sinaduraz goiti badugu bildurik, Euskal Herriko bozemaileetarik %10a gainditua du-gularik. Hots, helburutik %50a gainditua dugu. Gauza jakina da eta zintzoki erran behar da eztabaida honek ez duela guti baizik interesatzen Biarnoa.

Zergatik izenpetu ? Soilki eskakizun hori azkenean demokratikoki erabakia izan dadin. Egi-azko urrats demokratiko parte-hartzaile bat da, hitza hautesleei emateko helburuz abiatua, de-partamendu berri baten egokitasunari buruz, aldeko edo kontrako hautua egin dezaten.

Prozedura hori dagoen heinean, alde izan ala kontra izan berdin balio du. Egokia dena da nork bere nahia hautesontzian agertzeko ados izatea.Gaur egun Konstituzioko 72-1 artikuluak eta lurralde elkargoetako araudi orokorreko L 1112-16 artikuluak eskakizun eskubidearen era-bilpena ahalbidetzen dute. Hautesleek beren iritzia beste molde batez aurkez dezaten ahalbi-detzen du lege horrek. Baliatu behar da eta eztabaida ondoren, bakoitzari bere hautua argi ja- kinarazteko ahalbidea eman.

2003ko uztailaren 6an Korsikan iragan zenaren gisara, herri kontsulta batek argi lezake botere publikoen, tokiko arduradunen eta hautetsien iritzia, Batera plataformak daramatzan aldarrika-penekin jendeak daukan adostasuna egiazki garrantzitsua dela ikus dezaten. Orduan gobernu-ak bere esku ukanen luke elementu erabakigarri bat jende horrek igurikatzen duenari eman beharreko erantzuna finkatzeko unean.

« Euskal departamendua »ren aldarrikapenaren historikoa :

1790 : Biltzar Nazionalak Frantzia 83 departamendutan zatitzen du. Joseph Garat lapurtar deputatua oldartzen da Euskal Herriari eman zaion tratamenduagatik.

1836 : Baionako Komertzio eta Industria Ganberak departamendu berri bat eskatzen du.

1947 : Louis Sallenave, Paueko auzapeza engaiatzen da Baiona Prefektura izaten laguntzera, hiri honetako Komertzialdegiak Pauen Ganbera baten sortzea onesten duenez gero.

1974 : Baionako Komertzialdegiak berriz galdegiten du departamendu baten egitea. Departa-mendu berri baten aldeko elkartearen sorkuntza.

1980 : Sozialist taldeak euskal departamendu bat sortzeko lege xede bat pausatzen du.

1981 : François Mitterand hautagaiak 101 proposamenetarik 54. lekuan ematen du xede hori.

1991 : Paueko Komertzialdegiari lotuak ziren Mauleko eta Atarratzeko kantonamenduak Baionakoari lotzen dira.

1994 : Michel Intchauspek emendakin bat pausatzen du Aturri aldeko eskualde baten egiteko asmoz eta euskal departamendua beraren barne ezarriz.

1996 : Herrien Biltzarrean egin bozkatze batean 151 auzapezetarik 93 euskal departamendua-ren alde agertzen dira.

1997 : ‘La semaine du Pays Basque ‘ astekariak egin zundaketa batek erakusten du jendea-ren %64 alde dela.

1999 : 12000 jendez goiti euskal departamenduaren alde agertzen da Baionan.

2000 : zundaketa berri batek (CSA/Sud-Ouest) jendearen %66 alde dagoela erakusten du.

2001 : Euskal departamendu baten aldeko elkartea sortzen da, jendarte zibil, kultural, sindikal eta hautetsien ordezkariak biltzen dituelarik, bai eta alderdi guzien ordezkariak ere, PCF eta FN ezik.

2002 : 92 udal kontseilu, hots Euskal Herriko udalerrietarik %58, euskal departamendu baten egitearen alde dira.

2005 : Euskal Herriko auzapezetarik %63 euskal departamenduaz herri kontsulta baten egitea-ren alde agertzen dira.

Aldarrikapen horren bidetik ikusi ditu ere etortzen Euskal Herriak garapen kontseilu baten bideratzea, hautetsien kontseilu batena, garapen eskema batena, hitzarmen berezi bat ere lortu du Estatu-Eskualdearen arteko planaren karietara (2000ko abenduko 22an izenpetua) Euskal Herriaren garapen norabideak finkatzen dituelarik 2001-2006ko epearentzat.

Hona datarik premiatsuenak :

1992-1994 : ‘Euskal Herria 2010’ garapenerako baldintzen aitzin ikuspena.

1994ko uztaila : Garapen Kontseiluaren sorkuntza.

1995eko otsaila : Hautetsien Kontseiluaren sorkuntza.

1995-1997 : euskal lurralderako xedapenaren prestamena.

1997ko abendua : lurralde antolaketarako ministerio-arteko komiteak izenpetu garapen hitzar-mena.

2000ko martxoa : Estatu-Eskualdearen arteko kontratua ; 5 langintza 79 milioi euroko kostua-rekin.

2000ko abendua : ipar Euskal Herriko Hitzarmen Berezia : 70 langintza 400 milioiko euroko kostuarekin.

2001-2006 : Hitzarmeneko langintzen abiatzea Euskal Herriko xedapena eguneratuz.

2001eko uztaila : euskararen Kontseiluaren sorkuntza.

2003 : Euskararen Erakunde Publikoaren sorkuntza.

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article