Lurralde elkargoaren aldeko eztabaida Kontseilu Orokorrera eraman nahi du Baterak

Publié le par BATERA

Lurralde elkargoaren aldeko eztabaida Kontseilu Orokorrera eraman nahi du Baterak

 

Irailaren 28an Frantziako Legebiltzarrak lurralde kolektibitateen erreforma onartu zuen. Desadostasun batzuk direla medio, senatari eta legebiltzarkide talde batek behin-betiko testua landu beharko badute ere, praktikan erreforma indarrean da. Testuingu horretan lurralde elkargoaren sorreraren eztabaida paueko Kontseilu Orokorrera eraman nahi du Baterak. Era berean egitura horren zehaztapenean aurrerapasuak aldarrikatzen du plataformak.

 

 
 
Bob EDME argazkia.

Maite UBIRIA / BAIONA
Erreformak zalantza handiak sortzen ditu. Xiberoa, Lapurdi eta Baxe Nafarroan indarrean dagoen hitzarmena 2013an agortuko da, eta handik aurrera ezer ez dagoela ziurtaturik nabarmendu dute Baterako kideek.

Heldu den urtetik goiti kantonamendu bozen bidez zabalduko den hauteskunde zikloari begira dago plataformak eta heldu den bizpahiru urtetan lurralde elkargo baten aldarrikapenaren bidean lanean segituko dutela berretsi dute.

Ondoko hilabeteei begira, hainbat «erronka» aipatu dituzte. Hala nola, kontseilari nagusiekin burutzen ari diren bira baliatu nahi dute lehen aldikoz Euskal Herriko instituzionalizazioaren gaia Paueko ganbarara eramateko.

Bilera horietan errezibituak izan direla sentitu dute Baterako kideek. Beraien ustez, lurralde elkargoaren karietara egin dituzten herri kontsultek plataformaren desmartxari zilegitasun handia ekarri diote. "Dagoeneko ez gaituzte hartzen estralurtiarrak bezala" laburbildu du Jean Lissarrek.

Hartara, heldu den martxoko hauteskundeak iragan aitzin departamenduko kontseiluaren osoko bilkura batean hiru euskal lurraldetako  «etorkizun instituzionalari» buruzko eztabaida idekitzea nahi dutela azaldu du Jakes Bortairu Baterako kideak.

«Eztabaida zabaltzeko eskaera zuzena eginen diogu Jean Castaings buruari. Jakinik ere Kontseilu Nagusiak ez duela afera honetan erabakirik hartzeko ahalmenik, zinez inportanta dela gai honi buruzko eztabaida zabaltzea uste dugu», gaineratu du.

Lurralde Elkargoaren defiizioa
Era berean, «lurralde kolektibitatearenelkargoaren definizioan aurrerapausoak» eman behar direla defendatu du Daniel Olzomendi, Izurako auzapezak. Joan den uztailaren 18an,  Hautetsien Kontseiluak lan talde bat osatu zuen erreformak sortu duen egitura horren ibilmoldea ikertzeko.

Olzomendik argi zehaztu ditu lurralde elkargo batek izan behar dituen ezaugarriak: bozka zuzeneko biltzar bat ukan beharko luke, zergak biltzeko ahala, eta bertoko konpetentziak izatea. Hilaren 19an izanen duen bileran Hautetsien Kontseiluko kideek gaua aztertzen jarraituko dute.
Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article